IRITZI-TESTUA
Orain dela 30 urte gutxigorabehera, eskuko telefonoaren erabilera oso urria zen. Gaur egun, berriz, telefonoak askoz teknologia gehiago du,beraz jende askok erabiltzen ditu batez ere Whatsappean txateatzeko.
Azter dezagun orain arazoa hurbiletik. Lehenago esan dugun bezala, orain dela 30 urteko telefonoak ez zituzten ia ere erabiltzen, erabiltzekotan lagunen bati deitzeko zen. Gaur egungo telefonoekin, hainbat gauza egin ditzazkegu, esate baterako: jokuren batean jolasteko, lagunekin txateatzeko, lanen bat egiteko eta abar. Nire ustez, antzinako telefonoak erabiltzearekin nahikoa dugu,zeren eta gaur egungokoak kolpe batekin oso erraz puskatu daitezke eta jendeari deitzearekin ere nahikoa da.
Baina telefono berriek badituzte abantaila batzuk. Lan batzuk egin eta bertatik bidaltzeak ere abantaila bat da. Horregatik, gero eta gutxiago erabiltzen ditugu ordenagailuak, telefonotik askoz azkarrago egin dezakegulako. Baita ere, kameraren funtzioa egin dezake, segun eta ze telefono erosten dugun, argazkiak hobeto atera daitezke eta ez genuke kamerarik beharko.
Azkenik, badakigu gazte gehienak nahiago dutela gaur egungo telefono bat edukitzea, batez ere bideo jokuengatik nahiz eta modan egon, nire gomendioa da patata deitzen zaion telefonoa erostea.

BIOGRAFIA
Carlos Martin Crespo 1975 eko apirilaren 17an jaio zen Donostian. Bere gurasoak Visitación Crespo eta Juan Antonio Martin dira. Betidanik arotza izan da beraz esperientzia asko du eta oso seguru egoten da egiten duen lanarekin. Arotza izatea nahiko gogorra da zeren eta behin edo behin hirurogei kiloko ateak altxatu behar dituzu. Baita ere kontuz ibili behar zara egurra mozteko tresnekin moztu egin zaitezkelako eta lesioak eduki ditzazkezu.
Maria Eugeniarekin dago ezkonduta orain dela 14 urte eta bi ume izan dituzte: 2002an Aimar eta 2005ean Eneko. Biak saskibaloira jolasten dira eta oso ondo moldatzen dira.
Carlosek bizitzan zehar hainbat gauza gertatu zaizkio lanean zegoela eta lagunekin zegoela. Egun baten lanean zegoela, egur zatitxo batzuk mozten ari zela zerra moduko batekin eskuan zauri handi bat egin zuen eta korrika eta presaka kotxea hartu zuen eta esku batekin gidatu zuen hospitaleraino. Beste gauza bitxietako bat gertatu zaiona orain dela urte asko izan zen lagunekin kalean zegoela. Carlos eta bere lagunak Orioko fabrika batera joaten ziren astebururo harriak kristaletara botatzera eta egun batean harriak jaurtitzen ari zirela, polizia bertatik pasa zen eta gelditu egin zien. Gero komisariara eraman zituzten eta beraien gurasoei deitu zien poliziak. Carlos etxera itzuli zenean izugarrizko sermoia jaso zuen eta hilabete bat lagunkin atera gabe egon zen.
Gaur egun oso osasuntsu dago eta Zarautzen bizi da bere emaztearekin eta bere bi semerekin. 41 urte ditu eta oraindik ere arotza izaten jarraitzen du eta ez zaio ezer berezirik gertatu azken urte hauetan.

http://www.tiki-toki.com/timeline/entry/744693/CARLOS-MARTIN/
EUSKAL HERRIKO TAULAREN INTERPRETAZIOA
Euskal Herriko biztanleriaren, hiriburuen, biztantanleriaren portzentaien, dentsitatearen, azaleraren eta udalerri kopuruaren taula azaltzen da.
2006koa da beraz gaur egunera arte aldaketa batzuk izan dira. Hasteko, Bizkaia da Euskal Herriko lurraldea biztanle gehien dituena da 1.139.131 biztanlerekin, eta gutxien dituena ,berriz, Zuberoa da 15.514 biztanlerekin. Euskal Herriak zazpi probintzi ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Biztanleri ehuneko gehien eta dentsitate gehien duen lurraldea Bizkaia da biztanleriaren % 37,9 rekin eta 509,3ko dentsitatea. Azalera kilometro karratuetan garbia da Nafarroa Garaia dela azaalera gehien duena, mapan bertan ikusita erraz nabari daitekelako eta baita ere udalerri kopuru gehien duen lurraldea da 272 udalerrirekin. Arabaren hiriburua: Gasteiz, Bizkaiaren hiriburua: Bilbao, Gipuzkoaren hiriburua: Donostia, Lapurdiren hiriburua: Baiona, Nafarroa Beherearen hiriburua: Garazi, Nafarroa Garaiaren hiriburua: Iruñea eta amaitzeko zuberoaren hiriburua: Maule.

ERDIALDEKO EUSKALKIA
TRANSKRIBAPENA:
-Ze intzenun asteburuan?
-Bueno ba nik asteburuan, asteko ostiralian jun nitzan Oriyoa ze entrena genekagun ta artu genun seirak ta zortziko trena. Ta iritsi giñanen ekipoko batek jarri zun gure taldeko grupuan ezin genula entrenau ze Pirritx eta Porrotxek gure kantxa okupauta zekan. Ta geo ba azkar-azkar esprin bat bota genun ze autobusa hortikan bi minututa zan. Ta geo bueltan, ba… etxea jun, ta pleira jolastu. Ta geo larunbaten arratsaldian, partido bat zeon Donostin arratsaldeko lautan ta geo lagun baten urtebetetziak zialako afai batea jun ginan. Ta geo jun ginan Arribatin ondoko parke batea ta hor ba, txirristatik bota bata bestian gañea.
-Zer egin zenuen asteburuan?
-Beno, bada nik asteburuan, hasteko ostiralean joan nintzen Oriora entrenamendua geneukalako eta 6:08-ko trena hartu genuen. Iritsi ginenean taldekide batek jarri zuen gure taldean ezin genuela entrenatu Pirritx eta Porrotxek gure kantxa okupatua zeukalako. Gero, azkar-azkar sprint bat bota genuen autobusa bi minutu barru zihoalako. Gero, bueltan etxera joan nintzen eta lay stationean jolastu. Larunbatean, arratsaldean patidu bat zegoen Donostian arratsaldeko lauretan eta gero lagun baten urtebetetzea zelako afari batera joan ginen. Ondoren, Arribati ondoko parke batera joan ginen, eta han, txirristatik bata bestearen gainera bota ginen.
“Egin zenuen” esan beharrean, “intzenun” esaten dugu. “Ostiralean” beharrean, “ostiralian”. “Joan”-en ordez, “jun”. “Nintzen”, aldiz, “nitzan” bihurtzen dugu. “Orio” beharrean “Oriyo”. “Geneukan” aditza “genekagun” modura esaten dugu eta “genuen”, “genun”. “Ginenean”, berriz, “giñanen”. “Taldea” beharrean, “grupua”. “Ze-zeukan” modua erabiltzen dugu “zeukalako” beharrean. “Gero”, aldiz, “geo” bihurtzen da. “Hortikan bi minututa” darabilgu “bi minutu barru”-ren ordez. “Eta”-ri, berriz, “e” kentzen diogu. “Arratsaldean” beharrean, “arratsaldian”. “Afari batera” esan ordez, ordea, “afai batea”. “Gañea” erabiltzen da, bestetik, “gainera”ren ordez.